ÑAN ÑAN ON EGIN ÑAN ÑAN ON EGIN ÑAN ÑAN ON EGIN ETA ON EGIN DENORI!!!

2011-04-26

ELIKADURAREKIN ZERIKUSIA DUTEN HAINBAT IRUDI.

Album honetan elikadurarekin zerikusia duten hainbat irudi aurki ditzakezue:

                                                  

2011-04-25

KANTUZ SORTU NAIZ ETA...

Haur Hezkuntzan abestea ezinbestekoa denez, hona hemen elikadurarekin zerikusia duten lau kanta:

Abestiaren izenburua Egilea Non topa dezaket?
Arraultzaren behatzen jokoa Xabier Zabala Haur jolasen abestiak, Xangorin 2002
Txokolate Antxon Sarasua Punpalapan, Euskal jolasen bilduma, Urtxintxa 2008
Jangelan Imanol Urbieta Txanpirrin pintxona, Elkar 2009
Otorduko kanta Imanol Urbieta Kukuketan, autoekozpena 2005

ELIKADURARI BURUZ BIDEO ZERRENDA INTERESGARRIA.


PIRRITX ETA PORROTX: IRRIEN LAGUNAK!!!

Gaur egun, Pirritx eta Porrotx, Euskal Herriko pailazo maitatuenak dira. Hortaz, ez da harritzekoa oso proiektu polita sortu dutelako: Irrien lagunak.



Eskertzekoa da, familia eta eskolatik at dagoen gizarteko beste esparru batek elikadura osasuntsuari garrantzia ematea eta haurren partaidetza sustatzea.

Era sinple batean, hilabetero "irrien lagunei" probak egitea proposatzen dizkiete. Apirileko proban, sukaldaritza atalean, entsalada koloretsuen errezetak eskatzen dizkigute. Animatu eta http://www.irrienlagunak.com/ web orrialdean harpidetu zaitezte!!!


"ERREZETAK" PROIEKTUA.

Berrobiko San Andres herri eskolan, haurren hezkuntzan gurasoek zein irakasleek elkarrekin lan egiten dute. Horretarako, proiektuak lantzean guztien artean parte hartzen dute. Adibidez, hiruhilabete batean ikastetxe osoan zehar  "errezetak" proiektua lantzea erabaki zuten. Errezeta testu mota lantzeko helburuarekin.

Alde batetik, haurrentzat motibagarria izan zelakoan nago. Beraien zein gurasoen, irakasleen edo herriko sukaldarien errezetak burutu zituztelako eta beste alde batetik, errezeta testu motaren benetako funtzionalitatea landu zutelako. Beraz, oso lan txukuna iruditu zait, errealitatetik abiatzen baitira; idazketa prozesua era erakargarri batean landuz.

Bestalde, oso garrantzitsua iruditu zait liburu honetan agertzen diren errezetetan haurren idazkera errespetatzea.

Proiektu honen guztiaren emaitza liburu hau da:

2011-04-22

SUKALDEA ERE GURE TOPAGUNE!!!

Haur hezkuntzan ildo globalizatzailetatik abiatzen gara momentu oro. Gauza guztiak elkar lotzen ditugu, haurrek lantzen ari diren gaiaren  funtzionalitatea ikus dezaten.

Horrexegatik, beste proposamen bat, haurrekin errezeta bat egitea da. Udaberrian gaudenez, hainbat fruta berri ditugu, koloretsuak eta usainez beteak. Beraz, frutak lantzea aproposa da. Frutekin, Haur Hezkuntzan landu daiteken errezeta erraz bat "Fruten brotxeta" da.

"Fruten brotxeta" jarduera burutzean hainbat gauza landu ahal ditugu: motrizitate fina, zentzumenak, elikagaia osasuntsuekin jarrera egokia, seriazioak eta idazketa zein irakurmena.

Hortaz, brotxeta nola egiten den azalduko dizuet:



FRUTA BROTXETA: OSAGAIAK: -Kiwia -Marrubia -Sagarrak -Madariak -Mandarinak -Platanoak NOLA EGIN: -Frutak zatitu -Makiltxoa hartu -Frutak makiltxoan sartu -Brotxeta osatu -Jan

ESPAGETIAK SUSIRENTZAT.

Haur hezkuntzan, baloreak trasmititzerako orduan, askotan, ipuinetaz baliatzen gara. Modu erraza eta eraginkorra baita. Beste alde batetik, proiektu berri batekin hastean haurrak girotzeko egokia da.

Beraz, elikadura lantzeko istorio polit bat topatu dut: "Espagetiak Susirentzat". Ipuin honen helburua, haurrek jaki guztiak jan behar dituztela irakastea da.



Espagetiak Susirentzat from pkeizagirre on Vimeo.

OINARRIZKO ESKUBIDEAK.


Argazki hau google iruditan zegoen, blog batetik hartuta
Aurreko sarrerarekin jarraituz, oinarrizko eskubideak lantzeko materiala eskaintzen dizuet. Material hau, Intermon Oxfamek egin du.

Modu honetan, oinarrizkoak diren premiak( elikadura, hezkuntza eta osasuna) aztertzeko eta hauei buruz gogoetak egiteko baliabide egokia da.

Nahiz eta Bigarren Hezkuntzarako izan, mailaren arabera moldatu ahal da eta han dauden datuak zein irudiak baliagarriak izan ahal dira.

PENTSATZEKO MOMENTUA...

Bideo hau ikusiko duzuenean, zuen bizi kalitate maila estimatuko duzue. Nahiz eta guztiok jakin munduan zehar horrelako egoera latzak bizi duten milaka pertsona daudela, batzutan gure buruari bergogorazi behar diogu.

Hezkuntzan, elikadura lantzean munduan dauden egoera ezberdinak aztergai  izan behar dira. Modu honetan, daukaguna baloratzen ikasiko dugu. Bestalde,oinarrizko premiekin lotzea komenigarria da, gure helburua haurrak osotasunean heztea delako, errealitatearen berri izan behar dutelako.

Han edo hemen, 40.000 kilometrotara edo gure etxe ondoko atean, hainbat pertsona oinarrizko premiak asetu gabe daude; hau da,  bizitzeko oinarrizko eskubideak ez dituzte.


EKOLAPIKO.

Ekolapiko, gipuzkoan martxan dabilen proiektua da. Non eskolako jantokietan elikadura ekologiko eta orekatua txertatzeko helburua duen. 
Era honetan haurrak osasuntsu eta kalitatearekin jateaz gain, elikadurak, landa garapenak eta ingurumenak  egunerokotasunean duen garrantziaz sentsibilizatuko dira.

Proiektu hau oso interesgarria iruditu zait. Hala ere, hau guztia aurrera eramateko elkarlana oinarri dute, hezkuntzan beharrezkoa den faktorea.

Ekolapiko proiektuaren  informazio gehiago nahi izanez gero, link-a utzi dizuet. Proiektu hau, Biolur, Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkarteak sortu du. 

Web orrialdeak gauza ezberdinak lantzeko hainbat atal ditu; besteak beste, "Haurren txokoa". Bertan, garaian garaiko elikagaiak lantzeko material didaktikoa eskaintzen dute. Aurrera!!!

2011-04-18

"HEZKUNTZA ETA ELIKADURA" blog-a.

Saretik nenbilela lantzen ari naizen gaiarekin zerikusia duen blog hau topatu dut: "Hezkuntza eta elikadura".  Eneko Zabaletaren bloga interesgarria dela deritzot elikadura hezkuntzan lantzeko hainbat artikulu zein material eskaintzen baititu. Hortaz, blog hau gomendatzen dizuet gaia hau jorratuz gero. IKUSI eta IKASI!


2011-04-03

ELIKADURA, ERLAZIO ONAREN ABIAPUNTUA.

Hik hasi web orrialdean "proiektuak" deituriko atal bat dago. Han ikastetxe ezberdinetan burutatutako proiektuak zein bizipenak publikatzen dira.

Atal horretako proiektuak irakurtzen hasi naiz eta artikulu interesgarri bat (Elikadura, erlazio onaren abiapuntua) topatu dut. Oiartzungo udal ikastola partzuergoako hainbat irakasleek idatzitakoa. Oso interesgarria iruditu zait elikaduraren garrantzia haur txikiekin landu beharreko eduki pedagogikoetan azpimarratzen baitu. Gainera, aztertu duten garaia 0-18 hilabete bitartekoa da eta hau guztia aurkezteko argazki esanguratsuak erabili dituzte.

Testuak, oso ondo azaltzen du nola haurrek jasotzen dituzten lehenengo sentzazio gehienak elikadurarengandik direla eta eraikitzen dituzten lehenengo harremanak elikatzen duen pertsonarekin izaten dela.
Bestalde, otordu garaia oso garrantzitsua dela irizten diote haurrak elikatzeaz gain haurren heziketa ere kontuan hartzen delako.

Finean, haurrek jateko orduetan autonomian, harremanetan, osasunean zein sozializazioan aurrerapenak egiten dituzte momentu oro. Beraz, hainbat gauza lantzeko une aproposa dela uste dut.